Showing posts with label euskal encounter. Show all posts
Showing posts with label euskal encounter. Show all posts

Tuesday, November 3, 2015

Euskal Herria eta 3D Imprimagailua

Euskal encounterrerako ilabete batzuk bakarrik falta direnean 3D imprimagailuari buruz hitzegitea gustatuko litzaidake.
Orain 3D imprimagailua asko erabiltzen ari da aeronautika, automobilgintza eta medikuntzan.
Medikuntzarako adibidez, ferula bat inprimatzeko (zure gorputzaren kopia perfektua) zazpi ordu behar dira, geometria eta material aldaketaren arabera. Gero bi ordu gehiago behar dira likidu espezial batean sartzeko.  
Aeronautikan Rolls Royce 3D imprimagailua  erabiltzeaz pentsatzen ari da. 3D sistema erabiliz produktu arinagoak egin lituzkete. GE Aviation 40.000 pita egingo dituzte 3D imprimagailua erabiliz.
Wohlers Associates-ek 3D inprimagailuaren industriak 6.000 millio dolar egingo dituela uste du 2017rako. 2021rako 10.800 millioi dolar kalkulatzen dituzte. Posibilitate egingarria da, urteero 10% baino gehiago igotzen ari dela kontutan hartzen badugu. Kontuan izan 1000 millioi dolarreko industria bihurtzeko 20 urte behar izan dituztela! Gauzak orain askoz azkarrago mugitzen ari dira.
Gauza garrantzitsuena prezioak asko jeitxi direla da (lehenago garestiegiak ziren kate-produkzioarentzat) eta orain dela gutxi pentsaezinak ziren gauzak ikusten ari gara.
Nafarroan BQ dugu Witbox 3D imprimagailua egiten. 1.400 euro badituzu zurea izan daiteke eta nahi duzuna inprimatu etxean. Orduan azkenean zer uste duzue izango dela 3D imprimagailuaren funtzio nagusia? Eta gehiago erabiliko duenak? Enpresek edo pertsonek?


Bideo bat uzten dut 3D imprimagailuari buruz jakiteko.





Ramon Avial