Euskal
encounterrerako ilabete batzuk bakarrik falta direnean 3D imprimagailuari buruz
hitzegitea gustatuko litzaidake.
Orain 3D imprimagailua
asko erabiltzen ari da aeronautika, automobilgintza eta medikuntzan.
Medikuntzarako
adibidez, ferula bat inprimatzeko (zure gorputzaren kopia perfektua) zazpi
ordu behar dira, geometria eta material aldaketaren arabera. Gero bi ordu
gehiago behar dira likidu espezial batean sartzeko.
Aeronautikan Rolls
Royce 3D imprimagailua erabiltzeaz pentsatzen
ari da. 3D sistema erabiliz produktu arinagoak egin lituzkete. GE Aviation
40.000 pita egingo dituzte 3D imprimagailua erabiliz.
Wohlers Associates-ek 3D inprimagailuaren industriak 6.000 millio dolar egingo
dituela uste du 2017rako. 2021rako 10.800 millioi dolar kalkulatzen dituzte. Posibilitate egingarria
da, urteero 10% baino gehiago igotzen ari dela kontutan hartzen badugu. Kontuan
izan 1000 millioi dolarreko industria bihurtzeko 20 urte behar izan dituztela!
Gauzak orain askoz azkarrago mugitzen ari dira.
Gauza
garrantzitsuena prezioak asko jeitxi direla da (lehenago garestiegiak ziren kate-produkzioarentzat) eta orain dela gutxi pentsaezinak
ziren gauzak ikusten ari gara.
Nafarroan BQ dugu
Witbox 3D imprimagailua egiten. 1.400 euro badituzu zurea izan daiteke eta nahi
duzuna inprimatu etxean. Orduan azkenean zer uste duzue izango dela 3D
imprimagailuaren funtzio nagusia? Eta gehiago erabiliko duenak? Enpresek edo
pertsonek?
Bideo bat uzten dut 3D
imprimagailuari buruz jakiteko.
Ramon Avial
oso interesgarria!
ReplyDeleteNire ustez, benetako aurrerapena, (beste) material askoz gehiagokin, etxean inprimatzeko posibilitatea edukiko dugunean izango da. Oraingoz, plastikozko piezak bakarrik inprimatu daitezke etxeko inprimagailuekin. Beraz, oraindik ez da eragin handirik gizartean nabaritzen.
ReplyDeleteEtorkizunari begira berriz, arazoak azalduko dira. Patenten inguran adibidez. Copyright-ak daukaten produktuak kopiatzeko ahalmena edonork edukiko du. Eta legez kontrako kopiaketak zuzenki gelditzea ezinezkoa izango da. Patenteak, bere boterea galduko dute, eta nahitaez legeak aldatu beharko dira, kopiaketa horiek askenean legez onartzeko.
Baino panteentena baino erronka arduragarriagoa, etxean inprimatutako armena izango da. Zer gertatuko da edonork pistola edo fusil bat etxean inprimatzeko ahalmena daukan momentuan? Mundu iteresgarria datorrena :)
Oso interesgarria!!
ReplyDeleteUrrengo urteetan ikusiko dugu nola teknologi hau ikaragarrisko aurrerapena edukiko. Kanpo askotan erabile daiteke!!!